Gure Txakolinak

Txakolina tradizio luzeko ardo bat da, freskoa zerbitzatzea gomendatzen da (8º eta 12º artean) altuera ertainetik, bere aroma guztiak aska ditzan, karbonikoaren printza txiki batzuekin batera.

Ardo zuria, gaztea eta fruta-kutsukoa da, ukitu mikatz eta freskagarri arin bat duena, eta 9,5º eta 11,5º arteko graduazio neurritsua du.

Hondarribi Zuria (% 95) eta Hondarribi Beltza (% 5) mahatsondo autoktonoak erabiltzen dira horretarako, eta Kantauri itsasertzeko giro heze eta epelean topatzen ditu garatzeko baldintzarik egokienak.

Ulacia Txakolina

Ardo zuri gaztea da, Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltz mahats-barietate autoktonoak erabiliz egina.

Kolore hori lastokara du distira berde batzuekin. Aroma bizia du, fruta tropikala gogoratzen dizkiguna (anana, zitrikoak, ...).

Ahoan freskoa, fruta-kutsukoa, zabala eta azidotasunez oreka handikoa da.

Bere hartziduran sortutako karbonikoaren printza batzuk ikus daitezke.

Online Erosi

Txakoli de Getaria Ulacia

Izaro Txakolina

Berritzeko eta hobetzeko dugun etengabeko borondatearen emaitza gisa, 2008an IZARO Txakolina atera genuen.

Gure Getariako mahastirik onenetatik aukeratutako Hondarribi Zuri mahats-barietatea erabiliz egiten dugu ardo zuri hau, eta batonage izeneko teknika erabiltzen dugu prestaketan.

Bizia da, fruta-kutsu arinak ditu (anana, melokotoia, ...) eta lore-gogorapenak dakarzkigu. Eraso freskoa eta dotorea du, koipetsua eta amaiera orekatuarekin.

Online Erosi

Txakoli de Getari Izaro

Txakolin Gorria

Online Erosi

Txakolin Gorria